Edukiontzi marroiaren ezarpena faseka burutzen ari gara Galdakaon 2014az geroztik, eta aurrekoetan izandako arrakastaren ondoren oraingo honetan hirugarren fase batekin gatoz.
Galdakaoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak edukiontzi/buzoi marroia erabiliz materia organikoaren gaikako bilketaren alde apustu egiten jarraitzen du. Helburua gero eta familia gehiagok hondakin begetalaren banaketan parte hartzea da.
Ekainaren 26a baino lehen apuntatzen bazara parte hartzeko behar duzun material guztia (txartela, kubo aireztatua, poltsa konpostagarriak eta berziklatze liburuxka) etxeraino eramango dizuete hezitzaile batzuek. Data hau pasa ondoren materiala lortzea nahi izanez gero uztailaren 18-21 bitartean izango duzu aukera (aurrerago zehaztuko da nola eta non), eta kasu hontan zu zeu gerturatu beharko zara materiala jasotzera.
Uztailean mota honetako hondakinak sortzen dituzten komertzio eta ostalaritza establezimentuak ere bisitatuko dira hauei apuntatzeko aukera emanez, borondatezkoa izango da hau ere. Informazio guztia azalduz ezkutitz bat bidaliko zaie zonaldean dauden establezimenduei.
Hirugarren fase hau honako auzoetan garatuko da: Aperribai, Bengoetxe, Zuhatzuaurre, Urtebieta, Kurtzearen zati bat, Egia, Elexalde eta Usansolo.
Zerbitzuaren zehaztasun guztiak azaltzeko eta zalantzak argitzeko, ekainaren 20 eta 22an hitzaldiak egongo dira herriko hainbat puntutan, jarraian agertzen den taulan ikus daiteke hitzaldi bakoitzaren ordutegia eta lekua:
Hitzaldi informatzaileak |
|||
DATA / FECHA | LEKUA / LUGAR | HELBIDEA / DIRECCIÓN | ORDUA / HORA
|
Ekainak 20
20 de junio
|
APERRIBAI
Aperribaiko eskola / Colegio Aperribai
|
Aperribai auzoa 23 | 18:00 (euskara)
18:30 (castellano) |
USANSOLO
Txapelena baserria / Caserío Txapelena
|
Torreondo 29 B | 20:00 (euskara)
20:30 (castellano)
|
|
Ekainak 22
22 de junio
|
BENGOETXE-ZUHATZUAURRE-URTEBIETA
Bengoetxeko nagusien egoitza / Centro de mayores de Bengoetxe
|
Aperribaibide 2 | 18:00 (euskara)
18:30 (castellano) |
KURTZEA
Torrezabal kultur etxea / Casa de cultura Torrezabal
|
Agirre Lehendakariaren plaza
|
20:00 (euskara)
20:30 (castellano)
|
Desde el año 2014 la implantación del contenedor marrón se está llevando a cabo mediante diferentes fases, y teniendo en cuenta el éxito de las anteriores, afrontamos una tercera fase.
El Ayuntamiento de Galdakao y la Diputación Foral de Bizkaia siguen apoyando la recogida de la materia orgánica mediante los contenedores/buzones marrones. El objetivo es conseguir que cada vez más familias separen los restos vegetales que se generan en los domicilios.
Si te apuntas antes del 26 de junio, unos educadores te entregarán en la puerta de tu casa todos los materiales (tarjeta, cubo aireado, bolsas compostables y la guía de reciclaje) necesarios para participar en la recogida. Una vez pasada esa fecha podrás conseguir el material entre el 18 y 21 de julio (más adelante se explicará cómo y cuándo), pero en este caso tendrás que acercarte a un punto concreto.
En julio también se visitarán los comercios y establecimientos que generen este tipo de residuos para que ellos también puedan unirse a esta recogida, es voluntario. Se les enviará una carta con toda la información a todos los establecimientos de la zona.
Esta tercera fase se realizará en los siguientes barrios: Aperribai, Bengoetxe, Zuhatzuaurre, Urtebieta, parte de Kurtzea, Egia, Elexalde y Usansolo.
Para explicar todos los detalles de la campaña y aclarar todo tipo de dudas el 20 y 22 de junio se van a celebrar unas charlas informativas en diferentes zonas del municipio. En la tabla que se presenta anteriormente se puede observar cuándo y dónde van a ser.