Gaikako bilketa honen bigarren fasean 300 familiatik gora batu dira 5. edukiontzirako

Guztira 306 familia barri sartu dira 5. edukiontzia erabilteko, materia organikoaren gaikako bilketaren alde apustu eginez, bilketa pneumatikoaren sistemaren kolore marroiko ontziaren bitartez.

Galdakaoko udalak bultzatutako eta Bizkaiko Foru Aldundiak kofinantzatutako kanpaina honek honela bete dau ekimen honegaz  familia barriek bat egiteko lehenengo epea.

Hondino izenik emon ez daben personek bigarren aukerako Fasean egin ahal izango dabe, ondoko data, ordutegi eta lekuetan, stocka amaitu arte:

Otsailaren 19a, eguena: 16:00-19:30. Material eta informazio banaketa Udaletxean.

Otsailaren 21a, zapatua: 10:30-13:30. Material eta informazio banaketa Torrezabal Kultur Etxean.

Ganera, zerbitzuaren zehaztasun guztiak azaltzeko eta zalantzak argitzeko, otsailaren 19an, eguena, 20:00etan, guztia azaltzeko hitzaldi bat emongo da Udaletxeko Areto Nagusian.

5. edukiontziaren ezarpena faseka burutzen gabilz Galdakaon. Iaz 1.571 etxe inskribau ziran, helburukoak ziran biztanleen %33,4a, eta hoin, bigarren fasean, 306 familia apuntau dira.

Bigarren fase hau Bilbo, Ganekogorta, Zamakoa eta Mugaburu kale inguruko zonaldeetan burutu da, bertan bilketa pneumatikoa laster martxan hasiko dala.

Buzoi barri honeetan jatorri begetaleko hondakin organiko guztiak bota ahal izango dira, kuzinatuta egon zein ez. Hau nobedade bat da aurreko urteko kanpainarekiko, orduan ezin ziralako kuzinatutako hondakin begetalak  bota. Hemendik aurrera, gaikako bilketa honetan jatorri begetaleko hondakinak bota ahal izango dira, kuzinatuta zein gordinik.

Bigarren kanpaina honetan zehar inskribau diran familia barriek, otsailaren 9ko astean zehar, ingurumen-hezitzaile baten bisita izango dabe eta berak behar dan informazio eta material guztia emongo deutsie: txartela, kubo aireztatua, poltsa konpostagarriak eta berziklatze liburuxka. Aste honetan zehar, holango hondakinak sortzen dabezan 41 komertzio eta ostalaritza establezimentuek be apuntau ahal izango dira euren borondatez bilketa honetan, bialdutako gutunean konbidau jaken moduan.

Galdakaoko udalaren Alkateaordea dan Amaia Betolaza andreak eskerrak emon deutsiez herritarren lankidetzagaitik, “modu honetan gure ingurumenarekiko sentsibilidadeagaz laguntzen dogu etxean sortzen dan hondakin portzentaje handi batek, %35a ingurukoa, gaika kudeatu ahal izan daiten, berziklatu eta konpost bihurtzeko, gure lurrentzako zuzenketa organiko oso osasungarria. Apuntau ez diranei konbidau gura deutsiet izena emoteko eta ganerakoaren poltsaren pisua eta bolumena zelan txikitzen dan ikusteko”.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s