5. Edukiontzia zonalde barrietara zabalduko da, ganera orain hondakin begetal kozinatuak ere bota daitezke

Galdakaok 5. edukiontzia zabalduko dau zonalde barrietara, bilketa pneumatikoaren hedapenari jagokon hirugarren fasea aprobetxatuz. Hori holan dala, gaikako bilketarako sistema pneumatiko hau erabilten Galdakao jarraituko dau Bizkaiko lehenengo udalerria izaten.

Amaia Betolaza Galdakaoko udaleko alkateordeak gaur aurkeztu dau, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera bultzatutako ekimena. “Un paso más de nuestro municipio a favor de la reducción de basura generada en nuestros hogares, facilitando, además, su reciclaje”, azpimarratu dau Eduardo Arzak, Artelatz kooperatibakoak, eta Leire Díaz de Guereñu, Ingurumen eta Garapen Iraunkorreko teknikariak lagunduta.

Foto_2fase5CONTENEDOR

Amaia Betolaza junto a Eduardo Arzak, de la empresa Artelatz

Bigarren fase hau ondoko kaleetan garatuko da: Bilbo, Ganekogorta, Zamakoa eta Mugaburu.

Hau posible izango da bilketa pneumatikoaren ontzi barriak martxan jarrita, euretako lau frakzio hori biltzeko izanik. Ondoko tokietan ipiniko dira:

  1. Zamakoa 29
  2. Ganekogorta 16
  3. Zamakoa 1
  4. Mugaburu 2

Izena emoteko 3 era dagoz:

1) Inguruko atarietan kartela ipiniko da, auzokide bakotxak bere izen-abizenak eta bizi dan pisua adierazoteko.

2) Era berean, izena emon leikie telefonoz: 900 102 716

3)Kanpainaren blogean dagoan formularioaren bidez: galdakaoedukiontzimarroia.com

Parte hartu eben familiek ez daukie barriro izena emon beharrik, eta materialak agortu ziralako inskribatu ezin izan ziran familiek orain ahal izango dabe.

Urtarrilaren 29a baino lehen inskribatzen diran etxeetara kit bat doan eroango da, behar diran materialakaz: kubo txikia, poltsa konpostagarriak, ontzia zabaltzeko txartela eta bakotxean bota behar danari buruzko informazioa.

Bigarren urratsa: suetean marroi koloreko kuboa ipintea eta poltsa biodegradagarria erabiltea (kitagaz emondakoak).

Hirugarren urratsa: Txartelak hurreratuz atea zabaltzen da eta piloto berdea izetzen da, atea zabaldu geinkela adierazoz. Poltsa sartu eta itxiko dogu.

Ondoko hondakinak bota behar dira: landare-hondakin organikoak, gordinak zein kozinatutakoak. Izan ere Bizkaiko Aldundiak kudeatzen duen Konpostegi plantaren araudian aldaketa eman da, eta orain onargarriak dira ere kozinatutako hondakin begetalak.

Zalantzarik egonez gero, kitagaz emondako material informatiboa kontsultau edota udal webean sortutako blogean ikusi. Izan be, blog honetan egongo da 5. edukiontziari buruzko informazio guztia.

Gaikakoa lehenengo fasea 2014ko apirilean ipini zan martxan eta bitarte honetan 50 tona landare-hondakin bildu dira eta, ondoren, konpostatzera eroan dira. Horrek suposatzen dau inskribatutako etxe bakotxeko 31 kg batu dirala 8 hileotan.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s