1.300 etxetik gora izena emon dabe Galdakaon kozinatu bako hondakin begetalen gaikako bilketan

“Bosgarren edukiontzia” izenaz ezagutzen dogun kozinatu bako hondakin begetalak bereizteko helburuagaz, izena emoteko lehenengo fasea amaitu ondoren, 1.341 etxek izena emon dabe honezkero, hau da, eskeini jaken biztanleen %28,5a. Herritarrak, ingurumen inpaktua murrizteko, kontzientziatuta dagozanen seinale, beti be eguneroko ohituretan aldaketa txiki bat eginez.

 Pegata

Kanpainan apuntetako hiru aukera egon dira: kartelak portaletan, galdera-sorta on-line eta telefonoa doan. Horrexetatik erabilienak: %80, portaleko kartelak izan dira, eta telefonoa eta galdea-sorta on-line neurri beretsuan, %10 bakotxa.

Astelehen honetan, martxoak 24, behar diran materialak banatzen hasi dira etxeetatik: buzoiak zabaltzeko txartela, kubo aireztatua, poltsa konpostagarriak eta informazio liburuska, jakiteko ze hondakin bota behar diran eta zeintzuk ez. Ekimen hau apirilaren 2ra arte luzatuko da.

Ondino izena emon ez daben pertsonek aukera izango dabe Bigarren fase batean, hurrengo data, ordu eta lekuetan, stocka amaitzen dan arte:

Eguena, apirilak 3: 16:00etatik 19:30era. Materiala eta informazio banaketa Udaletxean.

Zapatua, apirilak 5: 10:30-13:30. Materiala eta informazio banaketa Torrezabal Kultur Etxean.

Ganera, zerbitzuaren zehaztasun guztiak azaltzeko eta zalantzak argitzeko, eguenean, apirilak 3, 20:00etan, berbaldia izango da guztia azaltzeko, Gandasegi HIko balio anitzeko gelan, Kurtzeko plazan.

Galdakao izango da Bizkaiko lehenengo udalerria zarama bilketa pneumatikoa erabiltzen, 5. edukiontzia ipiniz, etxean, ostalaritzan eta komertzioetan KOZINATU BAKO hondakin begetalen bilketa selektiboa egiteko, ondoren kalidadezko konposta bihurtzeko.

Galdakaoko udalak antolatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak kofinantzatutako ekimena da.

Galdakaoko udalaren alkateorde Amaia Betolazak eskerrak emon deutsiez herritar guztiei, “berziklaje polikakaz eta iraunkortasunaren alde sensibilizatuta egoteagaitik”.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s