Galdakao izango da 5.edukiontzia ezartzeko sistema pneumatikoa erabiliko dauan Bizkaiko lehen udalerria

Galdakao 5. edukiontzia ezartzeko sistema pneumatikoa erabiliko dauan Bizkaiko lehen udalerria izango da. Edukiontzi honetan etxebizitzetan, ostalaritza-establezimenduetan eta dendetan sortutako kozinatu gabeko hondakin begetalak jasoko dira, gero kalitatezko konpost bihurtzeko.

Gaur, Alkateordeak Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera 5. edukiontziaren ezarpena aurkeztu dau. “Edukiontzi honen bitartez, gure udalerriko etxebizitzetan sortzen dogun zaborra gutxitu eta birziklatzeko beste pauso bat emango dogu” , nabarmendu dau Amaia Betolazak.

5CONTENEDOR

Eguenetik aurrera, martxoak 6, esperientzia aitzindari honetan parte hartuko daben atari guztietan kartelak ipiniko dira interesatuta dagozan bizilagunek izena emon daien. Guztira,  hamabi izango dira gaikako bilketa honetarako egokituko diran buzoiak eta hondakinen bilketa pneumatikorako erabiltzen dan sare bera erabiliko da.

Esperientzia aitzindari hau herriko zenbait auzo eta kale zehatzetan gauzatuko da: Kurtzea Ipar eta Hegoan, Gernika eta Urreta kaleetan, Loiolako Ignazio auzoan, Tximiolarrebekoa eta Tximiolarregoikoan.

Amaia Betolazak birziklatzearen alde emondako pauso honen garrantzia azpimarratu dau eta zergatiak azaldu:

  1. Honela materia organikoaren zikloa zarratzen dogulako; lurrera itzultzen dogu konpost edo ongarri moduan, hau aberastuz. Konpostajea prozesu naturala da; prozesu honetan materia organikoa lurragaz nahastu eta deskonposatu egiten da, lurrari behar dauazan elikagaiak emonez. 
  2. Gure zabor poltsan materia organikoa bereizten badugu, hau konpostaje prozesuan sartzea ahalbideratuko dugulako, eta honela gure hondakinen frakzio birziklagarriaren portzentaia handitzea lortuko dugulako.
  3. Zabalgarbiko erraustegira joango den zabor kopurua txikitu egingo delako, eta honela lixibiatu organikoek lurra kutsatzea saihestuko da, eta zabortegietako deskonposaketak edota errauskailuek eragiten dituzten isurketak ere gutxitu egingo dira.
  4. Gure lur eta landareentzat maila handiko ongarria lortuko dugulako, inolako gehigarri kimikorik gabekoa. Konposta gure lurrarentzat onuragarria dan kalitate handiko ongarria da.

Ekimen honetarako 109.756 euroko inbertsinoa egin da, honeetatik %93(102.251 euro) Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza da.

“Jada, birziklatze eta jasangarritasun politikan sentsibilizatuta zaudetela erakutsi duzue, eta orain, berriro ere, esperientzia aitzindari hau arrakastatsua izan dadin, zuoi herritarroi zeuen ahalegin eta parte hartzea eskatzen deutsuegu. Iazko datuen arabera, inguruko udalerriek baino zabor gutxiago sortzen dugu; eta zentzu honetan eta huts egiteko beldur barik, Galdakao erreferentu dela esan dezakegu” nabarmendu dau Amaia Betolazak.

Komunikabideei emondako prentsaurrekoan Alkateordeak kanpaina honetan erabiliko diran baliabide desbardinak erakutsi dauz, eta baita gaikako bilketa honetarako egokituta dagozan buzoien inguruko bizilagunek esperientzia aitzindari honetan parte hartu gura izan ezkero emon beharreko pausoak be.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s