Bost mila tona zarama jaso ditu Galdakaoko bilketa neumatikoak

 2011n Arratia-Nerbioi eskualdean aitzindari izan zen hondakinen bilketa pneumatikoa martxan jarri zanetik,  Galdakaok aurton sistema honen bidez bost mila tona zarama baino gehiago batzea lortuko du. Gaur egun, Bizkaian Bilbao, Barakaldo eta Portugaleten baino ez dago antzeko sistemaren bat ezarrita.

 

Zerbitzu honen bilakaera historikoak ondorengo datuak erakusten dizkigu:

 

2011: 986 tona batu ziren. Datu hauek maiatzetik, sistema martxan jarri zen hilabetetik, abendura artekoak zen.

2012: 1.508 tona. Abenduan jarri zan abian zerbitzuaren bigarren fasea, auzune berrietara zabalduz.

2013: 2.295 tona, lehenengo urte da bi faseak martxan direla jasotako datu guztiekin.

Guztira: 4.789 tona.

 

196 buzoi daude martxan. Galdakaon garatu den sistema honek 4.615 metro lineal hoditeria dauka eta zerbitzua 13.512 herritarren eskura dago (4.714 etxebizitza eta denda).

buzc3b3n-comp-marrc3b3n.jpg

Honegaz bat, Galdakaoko Udalak eskualdean aitzindaria den zerbitzu honetan lortutakoko emaitza onek aurrera egiteko herritarren parte hartzea ezinbestekoa dala  gogorarazten du.

Hau dela eta, udaletik sistemak eskaitzen dituen hobekuntzak nabarmendu gura dira:

• Sistema fidagarria, azkarra eta segurua da.

• Erabiltzeko erraza.

• Higiene eta osasun arriskuak konpontzen ditu.

• 24 orduko zerbitzua urteko 365 egunez.

• Zarata barik.

• Usainik barik.

• Ikusizko inpaktu txikia eragiten du eta hobea da espazio publikoaren aprobetxamandua.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s